33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 15 egun baliodunean egonen dira ikusgai Udal Idazkaritzan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin bat.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dira, eta beteko da bakoitzaren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2019ko urtarrilaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1901461