33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2019ko tasak eta tarifak

Zarrakazteluko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Erabaki hau 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina jarriko da indarrean.

Jendaurrean jartzen da espedientea, tarifak aldatzeak ukitu dituen ordenantzetan hasierako aldaketak egitekoa alegia, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondoren. 30 egun baliodunean egonen da jendaurrean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2019ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1900920