33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Egun baliogabeak eta bulegoetarako lan egutegia 2019an

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko gobernu batzarrak honako erabaki hau hartu zuela 2018ko abenduaren 19an:

“Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomikoa eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa).

Gobernu Batzarrak, aho batez, erabaki du:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2019. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Berriozarko Udalak jaiegun deklaratutako egunak.

Bigarrena.–Berriozarko Udalaren herriko jaia 2019ko abenduaren 26a izanen da. Hitzarmen/Akordioan ezarritakoarekin bat, jaiegunak izanen dira Berriozarko besten hasierako eguna, abuztuaren 28a, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, abuztuaren 29a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, indarreko legediarekin bat, bere ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuak salbu. Ordutegi malgua bada, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratadunen lan baldintzei buruzko 2014-2015 urteetako Hitzarmenean arautua.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia neguan astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 30 minutukoa. Udan (ekainaren 19tik irailaren 6ra, biak barne), 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Alkatetzaren erabaki bidez finkatuko da jendearentzako ordutegia aldi horretarako. Udan 20 opor egun hartu beharko dira; beste 7ak, urtearen gainerakoan.

Bosgarrena.–Abuztuaren 30ean eta abenduaren 24an eta 31n bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko”.

Berriozarren, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1900653