33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2019rako lan-egutegia

Beiren, 2019ko urtarrilaren 1ean.

Ikusirik udal honetako langileen 2019rako lan-egutegiko proposamena.

Kontuan harturik, indarreko lege-xedapenei jarraikiz, alkatetza hau dela hura onesteko edo ezezteko organo eskuduna.

Aintzat harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa.

Alkatetza honi apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Beireko Udalaren langileendako 2019ko lan-egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Azaroaren 25a: herriko jaieguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2019rako lan-egutegian.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Printzipioz, 249 lanaldi izanen dira, 7 ordu eta hogei minutukoa bakoitza.

Laugarrena.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta osoko bilkurari igortzea, behar diren ondorioetarako.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez dezakezula, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Beiren, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1901059