2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hots, 2019ko otsailaren 7tik 13ra, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako alkateorde José M.ª Pardo Ayalaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
Arguedasen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1901246