2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena 2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, eta ezarritako epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da.
Hona hemen diru-sarrera eta gastuen zehaztapena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARREREN AURREKONTUA:
I. kapitulua: 916.500,00 euro.
II. kapitulua: 50.500,00 euro.
III. kapitulua: 246.710,00 euro.
IV. kapitulua: 1.133.338,00 euro.
V. kapitulua: 96.275,00 euro.
VI. kapitulua: 126.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.569.323,00 euro.
GASTUEN AURREKONTUA:
I. kapitulua: 692.408,00 euro.
II. kapitulua: 989.400,00 euro.
III. kapitulua: 8.836,00 euro.
IV. kapitulua: 142.400,00 euro.
VI. kapitulua: 125.000,00 euro.
VII. kapitulua: 3.000,00 euro.
IX. kapitulua: 149.300,00 euro.
Gastuak, guztira: 2.110.344,00 euro.
Behin betiko onespen honen aurka egiteko bideak honako hauek dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Andosillan, 2019ko urtarrilaren 25en.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1901188