32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR, OROTZ-BETELU ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2019ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzibarren, 2019ko urtarrilaren 22an.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1901178