32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eginkizunak buruordearen esku uztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2019ko urtarrilaren 15ean, 2/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Izarbeibarko Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda, kanpoan izanen dela aurtengo urtarrilaren 21etik 27ra.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Mankomunitateko Burutzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua) 47. artikuluan xedatua, eta ikusirik Julio Laita Zabalza izendatu zela Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde, 2017ko azaroaren 17ko Mankomunitateko buruaren ebazpenaren bidez.

Mankomunitateko estatutuen 26. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen da buruordeak bere gain hartuko dituela, besteak beste, Burutzaren eginkizunak, buruak eta beste organo batzuk espresuki bere esku utzitakoak, eta haien aurrean erantzule izanen dela.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Legeak Mankomunitateko Burutzari esleitzen dizkion eskumen guztiak lehen buruorde Julio Laita Zabalzaren esku uztea, 2019ko urtarrilaren 21etik 27ra, biak barne.

Bigarrena.–Julio Laita Zabalzari jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ezarritako epean izanen du indarra, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua) 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitatearen ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1900891