2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, Zizur Nagusiko kirol klubei dirulaguntzak 2019an emateko deialdiarena
Alkatetzaren 26/2019 Ebazpena, urtarrilaren 17koa, onesten duena Zizur Nagusiko kirol klubek 2019an kirol eskolak antolatzeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean ematen dituen deialdi publikoa.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 436155.
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza emateko egoeran dauden kirol klubak, deialdiaren 4. oinarrian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 11. artikuluan ezarritako debekuren bat ere ez badute.
Bigarrena.–Xedea.
Zizur Nagusiko kirol instalazioetan abonatuta dauden haurrek kirola egitea sustatzea, itundutako diziplinetan, bai eta dirulaguntzen deialdi honen indarreko epearen barruan sor litezkeen beste batzuetan ere, horretarako adostutako tokiko kirol kluben bitartez, eta diziplina horietan fidelizatzea.
Klubei erraztasunak ematea taldeak eta parte-hartzaileak izan ditzaten goragoko kategorietan, pertsonak edo taldeak goi-mailan parte hartzera irits daitezen.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Zizur Nagusiko kirol klubek 2019an kirol eskolak antolatzeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean ematen dituen deialdi publikoa.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
158.650 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2019ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1900976