2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Olazko 14. poligonoko 76. lurzatian. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2019ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Olazko 14. poligonoko 76. lurzatiari eragiten dion hiri-jarduketarako plan berezia, Javier Martín Pascual, Víctor Larripa Artieda, Javier Martínez Labeaga eta Daniel Ruiz de Gordejuela arkitektoek prestatua, eta Rypples Media SLk sustatua. Hasierako onespena 2018ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira iragarki hau eta, eranskin gisa, aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.
Sarrigurenen, 2019ko otsailaren 8an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1901958