32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Hiri-Jarduketarako Plan berezia 1. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko urtarrilaren 25ean osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 15. lurzatian (Benta Patxi), Eliz Aldea SL-k sustatua.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Urdazubin, 2019ko otsailaren 6an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1901836