32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzamako Udalaren espazioetan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza. Eranskinaren argitalpena

Ultzamako Udalak 2017ko maiatzaren 11n onetsi zuen Ultzamako Udalaren espazioetan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza. 2017ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an.

Ordenantza horren I. eranskina ez zen argitaratu, eta horregatik iragarki honen bidez argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

I. ERANSKINA

Ultzama Udaleko plantilla organikoko lanpostuei ezarri beharreko hizkuntza eskakizunen proposamena

I.–Sarrera.

Gure jarduna Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoari egokitzeko asmoarekin, Nafarroa Iparraldeko udal teknikari batzuk aholku eske joan ginen Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko (NAPI) Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen (HK) zerbitzura.

Txosten hau NAPIkoekin zein HKko zerbitzukoekin izandako saioen emaitza da. Bertan lanpostu bakoitzaren zeregina deskribatzen da, eta lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza gaitasuna zehazten da, betiere, Europako Erreferentzia Markoak zehazten duen mailaketaren eta edukien arabera.

Honako hauek dira, besteak beste, hizkuntza eskakizunak ezartzeko kontuan hartu diren irizpideak: herritarren eskubideak bermatzea, langileen eskubideak eta betebeharrak gogoan hartzea, eskualdeko plangintza eta udalak onartzeko modukoak izatea.

II.–Lege oinarriak.

a) Lege oinarriak.

18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, euskarari buruzkoa.

5.1.a artikulua: Ultzamako udalerria eremu euskaldunean kokatzen du.

“6. artikulua: Aitortu egiten da hiritar guztiek administrazio publikoekiko harremanetan gaztelera nahiz euskara erabiltzeko eskubidea dutela, ondorengo kapituluetan ezarritako eran.” (...).

10.1 artikulua: Hiritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelera erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute. Horretarako eta eskubide honen mailaz mailako erabilpena bermatzeko, neurri egokiak hartuko ditu eta beharrezkoak gerta daitezkeen bitartekoak erabakiko. (...).

15.2 artikulua: “Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, kontuan hartzeko merezimendutzat hartuko da besteren artean.”

29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena.

“III. TITULUA

Euskara nahitaez jakitea,
eta euskara baloratzea lanpostuak bete behar direnean

I. KAPITULUA

Eremu euskalduna

18.1 artikulua: “Nafarroako administrazio publikoek, ebazpen arrazoituaren bidez, beren plantilla organikoetan adieraziko dute euskaraz jakitea zer lanpostu eskuratzeko izanen den nahitaezkoa, zereginen, Foru Dekretu honetako zehaztapenen eta eskariaren arabera; lanpostu horien zereginei dagokien jakite maila adierazi beharko da.

18.2 artikulua: Gero, hizkuntza eskakizun hori kasuan kasuko lan eskaintza publikoetan eta lanpostuen deialdietan adieraziko da. (...).

18.4 artikulua: ‘Errespetatu eginen dira euskaraz jakitea etorkizunean nahitaezkoa izanen duten lanpostuak orain euskaraz jakin gabe betetzen dituzten pertsonek eskuratutako eskubideak. Betiere, euskara ikasteko prestakuntza ekintzarik antolatzen bada, nahi badute horietan parte hartzeko aukera eskainiko zaie.’ (...).

20.1 artikulua: Maila guztietako lanpostuetan, baldin eta euskaraz jakitea lanpostuan aritzeko nahitaezkoa edo merezimendu kualifikatua bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiriaren bidez edo ofizialki baliokidea den titulazio baten bidez egiaztatu ahalko da jakitea, edo, bestela, izangaiak plantilla organikoan edo deialdian eskatutako hizkuntza maila baduen ala ez zehazteko proba gaindituz. (...)”

b) Egoera soziolinguistikoa.

Goian aipatutako lege oinarrietan ezarritako moduan, herritarrek administrazioarekiko harremanean hizkuntza ofizial bata zein bestea erabili ahal izanen dutela bermatu behar dute bertako toki entitateek.

Eskubide hori behar bezala bermatzeko, funtsezkoa da lanean ari diren langileek euskaraz jakitea, are gehiago tokiko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzen bada.

Bertako egoera soziolinguistikoa funtsezkoa izan da udalek lanpostuetan euskaraz jakitea baldintza izateko, udalerri euskaldunak baitira. Hori dela eta, ondoko lerroetan egoera soziolinguistikoari buruzko hainbat datu emanen ditugu.

Nafarroako populazioaren estatistika. 2001.eko populazioaren banaketa euskararen ezagutzari buruz. (Nafarroako Gobernua).

–Bi urtetik gorako biztanleak.

UDALERRIA

BIZTANLEAK

EUSKALDUNAK

IA EUSKALDUNAK

ERDALDUNAK

ULTZAMA

1454

656 %45,1

418 %28,7

380 %26,1

III.–Hizkuntza eskakizunak.

Orain arte emandako oinarri guztiak kontuan harturik, 4 jakite maila izanen dira Ultzamako udaleko lanpostuetan. Horietako bakoitzak dituen ezaugarriak eta bakoitzean zein lanpostu sartuko den zehaztuko dugu, betiere Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duenari erreparatuz. Bukaeran, lanpostuen zerrenda osoa agertuko da, eta, bertan, bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna (HE), ahozkoan, zein idatzizkoan. Hori da deialdietarako kontuan hartuko dena.

–1. Jakite maila.

Hizkuntza eskakizun hau bete behar den kasuetan ahozko jardunetarako euskararen maila aurreratua edo altua beharko da, hots, B2koa, eta idatzizko jardunetarako, berriz, maila apalagoa izatea nahikoa izanen da, hots, A2koa.

Hala, lanpostu hauek betetzeko euskara probak egiterakoan lehentasuna emanen zaio ahozko azterketari, baina beti izanen da idatzizko proba bat.

1. Gaitasun hartzaileak.

1.1. Entzunezko ulermena (B2).

Gai da edozein hizkera estandar ulertzeko, bai aurrez aurreko elkarrizketetan bai hedabideetakoetan, bizitza pertsonalari, sozialari, akademikoari edo profesionalari buruzko gai arrunt edo ez arruntei buruz. Zarata gehiegi egoteak, diskurtsoak egitura egokia ez izateak eta hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiltzeak eragina izan dezake ulermen gaitasunean.

Gai da formaren eta edukiaren ikuspegitik konplexua den diskurtso baten ideia nagusiak ulertzeko, hizkuntza estandarrean esana bada, izan gai zehatzei buruzkoa nahiz gai abstraktuei buruzkoa, baita bere espezialitatearen baitako eztabaida teknikoei buruz bada ere.

Gai da diskurtso luzeak eta argudio ildo konplexuei jarraitzen dietenak ulertzeko, baldin eta gaia nahiko ezaguna bada eta markatzaile esplizituak ematen badira azalpenaren egituraz ohartzeko laguntza gisa.

1.2. Irakurrizkoa (A2).

Gai da eguneroko edo laneko hizkuntzan idatzitako gai arruntei buruzko testu laburrak eta errazak ulertzeko.

Gai da oso hiztegi arrunta eta nazioarteko hiztegi komuneko hainbat termino dituzten testu laburrak eta errazak ulertzeko.

2. Gaitasun ekoizpenekoak.

2.1. Ahozko adierazpena (B2).

Gai da deskribapen eta azalpen argiak egiteko, era sistematikoan garatuak, eta behar bezala nabarmentzen ditu alderdi esanguratsuak eta lagungarri izan daitezkeen garrantzizko xehetasunak.

Gai da deskribapen eta azalpen argiak eta xeheak egiteko bere espezialitatearekin zerikusia duten hainbat gairi buruz, eta bere ideiak zabaltzeko eta aldezteko alderdi osagarriak eta adibide esanguratsuak txertatzen ditu.

2.2. Idatzizkoa (A2).

Gai da esaldi laburrak idazteko, lokailu errazekin, adibidez “eta”, “baina”; “-lako”.

Gai da mezu labur eta errazak idatziz jasotzeko, baldin eta esaten diotena errepikatzeko eta berriro formulatzeko eska badezake.

Gai da berehalako beharrei buruzko ohar eta mezu laburrak eta errazak idazteko.

LANPOSTUAK:

1. maila izanen dute ondoko zerrendan agertzen diren lanpostuek:

–Garbitzaileak.

–Sukaldariak.

–Peoiak.

–2A Jakite maila.

Hizkuntza eskakizun hau bete behar den kasuetan ahozko jardunetarako euskararen maila osoa beharko da, hots, C1ekoa, eta idatzizko jardunetarako, berriz, aski izanen da maila apalagoa, hots, B1ekoa.

1. Gaitasun hartzaileak.

1.1. Entzunezko ulermena (C1).

Gai da bere espezialitateaz haragoko gai abstraktu eta konplexuei buruzko diskurtso luzeei jarraitzeko, nahiz eta litekeena den xehetasunen bat egiaztatu behar izatea, batez ere hiztunaren azentuarekin ohituta ez badago.

Gai da esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzeko eta erregistro aldaketaz ohartzeko.

Gai da diskurtso luze bati jarraitzeko, baita oso argi egituratua ez denean edo ideien arteko lotura ustezkoa soilik denean eta era esplizituan adierazita ez dagoenean ere.

1.2. Irakurrizkoa (B1).

Gai da bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruzko testu errazak irakurtzeko, ulermen-maila onarekin.

2. Gaitasun ekoizpenekoak.

2.1. Ahozko adierazpena (C1).

Gai da deskribapen eta azalpen argiak eta xeheak gai konplexuei buruz egiteko; beste gai batzuk txertatzen, ideia zehatzak garatzen eta amaieran ondorio egokiak ateratzen ditu.

Gai da gai konplexuei buruzko azalpen laburrak eta ongi egituratuak egiteko, nolabaiteko zabaltasunez eta bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez. Egoki erabiltzen ditu interjekzioak, eta bat-batean eta ia ahaleginik egin gabe erantzuten du.

2.2. Idatzizkoa (B1).

Gai da, bere interes-arloan, eguneroko gaiei buruzko testu errazak eta koherenteak idazteko, elementu laburrekin jarraitasun lineala osatuz.

Gai da interes orokorreko gaiei buruzko idazlan laburrak eta errazak idazteko.

Gai da, izan gai arruntak edo ez, bere espezialitateko gai ezagunei buruzko informazio zehatza nolabaiteko segurtasunez laburtzeko, adierazteko edo hari buruzko iritzia emateko.

Gai da oso txosten laburrak hitzarmenezko formatu estandarrean idazteko, informazio arruntak emanez eta zenbait jarduera arrazoituz.

Gai da informazioa eskatzeko eta arazoak azaltzeko mezuak idazteko. Gai da berehalako informazio erraza transmititzen duten oharrak idazteko, lagunei, zerbitzuekin zerikusia duten pertsonei, irakasleei eta inguruko pertsona ezagun batzuei, garrantzizkoak iruditzen zaizkion alderdiak nabarmenduz.

LANPOSTUAK:

2A. maila izanen dute ondoko zerrendan agertzen diren lanpostuek:

–Familia-langileak.

–Zerbitzu askotariko arduradunak.

–Ikastetxeko atezaina.

–2B Jakite maila.

Hizkuntza eskakizun hau bete behar den kasuetan ahozko jardunetarako euskararen maila osoa beharko da, hots, C1ekoa, eta idatzizko jardunetarako, berriz, aurreratua, hots, B2koa.

1. Gaitasun hartzaileak.

1.1. Entzunezko ulermena (C1).

Goian deskribatu ditugu ezaugarriak.

1.2. Irakurrizkoa (B2).

Gai da estiloa eta lastertasuna testu motaren eta helburuen arabera aldatuz eta erreferentzia iturriak era selektiboan erabiliz irakurtzeko. Irakurketako hiztegi zabala du, baina zailtasunak izan ditzake ez ohiko esapideekin.

2. Gaitasun ekoizpenekoak.

2.1. Ahozko adierazpena (C1).

Goian deskribatu ditugu ezaugarriak.

2.2. Idatzizkoa (B2).

Gai da bere espezialitatearekin lotura duten hainbat gairi buruzko testu argiak eta xeheak idazteko, hainbat iturritako informazioa eta argudioak laburtuz eta ebaluatuz.

Gai da idazlanak eta txostenak idazteko, argudio bat era sistematikoan garatuz, alderdi nagusiak nabarmenduz eta lagungarri gertatzen diren xehetasunak emanez.

Gai da arazo batean aplika daitezkeen ideiak edo soluzioak ebaluatzeko.

Gai da idazlanak eta txostenak idazteko, argudio bat garatuz, ikuspegi jakin baten alde edo kontra eginez eta zenbait aukeraren alde onak eta txarrak azalduz.

Gai da hainbat iturritako informazioa eta argumentuak laburtzeko.

LANPOSTUAK:

2B. maila izanen dute ondoko zerrendan agertzen diren lanpostuek:

–Ikastetxeko begiraleak.

–Aisialdiko begiraleak.

–3. Jakite maila.

Kasu honetan euskararen ezagutza osoa izanen da, ahozkoan zein idatzizkoan. Beraz, euskara probak egiterakoan maila berean neurtuko dira ahozko azterketa eta idatzizkoa.

1. Gaitasun hartzaileak.

1.1. Entzunezko ulermena (C1).

Goian deskribatu ditugun ezaugarriak.

1.2. Irakurrizkoa (C1).

Gai da bere espezialitateko eta bestelako testu luze eta konplexuak erabateko xehetasunez ulertzeko, baldin eta atal zailenak berriro irakurtzeko aukera badu.

2. Gaitasun ekoizpenekoak.

2.1. Ahozko adierazpena (C1).

Goian deskribatu ditugu ezaugarriez gain elkarrizketa formaletan eta laneko bileretan honako hauek egiaztatu behar ditu:

Gai da eztabaiden erritmoari erraz jarraitzeko, baita eztabaidak gai abstraktu, konplexu eta ezezagunei buruzkoak badira ere.

Gai da bere jarrera era formalean eta sinesgarritasunez argudiatzeko, eta jariotasunez, bat-batean eta egokitasunez galderei eta adierazpenei eta bere kontrako argudio konplexuei erantzuteko.

2.2. Idatzizkoa (C1).

Gai da gai konplexuei buruzko testu argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideia nagusiak nabarmenduz, nolabaiteko zabaltasunez eta bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez, eta amaieran ondorio egokiak atereaz.

Txosten eta idazlanei dagokienez, gai da gai konplexuei buruzko azalpen argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideia nagusiak nabarmenduz.

Gai da bere ikuspegiari buruzko azalpenak nolabaiteko zabaltasunez emateko eta bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emateko.

LANPOSTUAK:

3. maila izanen dute ondoko zerrendan agertzen diren lanpostuek:

–Idazkariak.

–Administrari ofizialak.

–Administrari laguntzaileak.

–Aisialdiko begirale arduradunak.

–Arkitekto teknikoak.

–Gizarte langileak.

–Gizarte hezitzailek.

–Berdintasun teknikariak

–Gordailuzainak.

–Kontu-hartzaileak.

–Kultur etxeko langileak.

–Kultur teknikariak.

–Musika eskoletako irakasleak.

–Musika eskoletako Zuzendariak.

–4. Jakite maila.

Kasu honetan ere euskararen ezagutza osoa izanen da, ahozkoan zein idatzizkoan. Beraz, euskara probak egiterakoan maila berean neurtuko dira ahozko azterketa eta idatzizkoa.

1. Gaitasun hartzaileak.

1.1. Entzunezko ulermena (C2).

Gai da ahozko edozein hizketa ulertzeko, baita ama-hizkuntza dutenen lastertasunean esana bada ere, aurrez aurreko elkarrizketetan nahiz hedabideetatik datozenetan.

1.2. Irakurrizkoa (C2).

Gai da idatzizko hizkuntz era guztiak ulertzeko eta era kritikoan interpretatzeko, baita testu abstraktuak eta egitura konplexukoak, eta lagunarteko esamolde asko dituztenak ere (literarioak nahiz bestelakoak).

Gai da testu luze eta konplexu ugari ulertzeko eta estilo desberdinen ñabardurez eta esanahi inplizituaz nahiz esplizituaz jabetzeko.

2. Gaitasun ekoizpenekoak.

2.1. Ahozko adierazpena (C2).

Gai da diskurtso argiak eta ongi egituratuak jariotasunez sortzeko, egitura logiko eraginkorra dutenak, entzuleari osagai esanguratsuak azpimarratzen eta oroitzen laguntzen diotenak.

Gai da, gaia ezagutzen ez duen jendearen aurrean, gai konplexuen azalpenak segurtasunez eta era adierazgarrian egiteko, eta bere diskurtsoa erraz egituratzen eta egokitzen du, entzuleen beharren arabera.

Gai da galdera zailei, eta are aurkakoei ere, arrakastaz aurre egiteko.

Elkarrizketa formaletan eta laneko bileretan, gai da gai konplexuei buruzko eztabaida formaletan moldatzeko, argudio ongi antolatuak eta erakargarriak erabiliz, erabilitako hizkuntza ama-hizkuntza dutenei inolako eragozpenik sortu gabe.

2.2. Idatzizkoa (C2).

Gai da testu konplexuak argi eta jariotasunez idazteko, estilo egokia erabiliz eta eraginkortasunez, eta irakurleari ideia nagusiak aurkitzen laguntzen dion egitura logiko bati jarraituz.

Gai da txostenak, idazlanak edo artikulu konplexuak idazteko, argi eta jariotasunez, literatura-lanei eta ikerketa-proiektuei buruzko ikuspegi kritikoa edo argudioak azalduz.

Gai da bere testuei egitura egokia eta logika eraginkorra eman eta irakurleari ideia nagusiez jabetzen laguntzeko.

LANPOSTUAK:

4. maila izanen dute ondoko zerrendan agertzen diren lanpostuek:

–Euskara teknikariak.

  • Proposamenak eta oharrak:

Txosten honen helburua da Ultzamako Udalaren plantilla organikoa osatzerakoan lanpostu bakoitzak bete behar duen hizkuntza eskakizuna ezartzea.

Udal edo mankomunitate batek txosten honetan aurreikusten ez den lanpostu berri bat sortzen badu, eta hori betetzeko deialdia egin baino lehen, tokiko euskara zerbitzuari eskatu beharko dio aholkua. Horren bitartez, lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna zehaztuko da, baita hauta probetan euskara maila nola neurtuko den ere. Entitate eskatzaileak lanpostu berriari buruzko azalpenak emanen ditu, hau da, zein izanen diren bere eginkizunak, zein mailatako lanpostua izanen den, zein motatako kontratua eginen zaion, eta abar.

Txosten hau plantilla organikoetan ageri diren lanpostuen hizkuntza eskakizunak zehazteko ez ezik, baliagarria izanen da udalek eta mankomunitateek ateratzen dituzten gainerako lanpostuetarako ere. Salbuespentzat har daitezke toki entitate horiek bertze helburu batzuekin egiten dituzten lan kontratuak (babesturiko gizarte lana, errate baterako). Edozein gisatara, kontratazio horiek egiterakoan euskaraz ez dakiten langileak hartuz gero, udalek eta mankomunitateek jendaurreko eginkizunik ez izatea ziurtatu beharko dute, hasieran aipatutako lege oinarrietan zehazten diren hizkuntza eskubideak beteko direla bermatu nahi badute, bederen.

3. jakite maila ezarria duten lanpostuetan (C1 HE ahoz eta idatziz), C1 HEari edo baliokidea den tituluren bati dagokion ziurtagiria aurkeztuta, izangaiek euskara proba baztertzailea egitetik salbuestea balute, Udalak aztertuko du komenigarria den izangai guztiek maila hori egiaztatzeko oposizioaldiko proba guztiak edo proba bat gutxienez euskaraz egitea.

Ultzamako Udaleko lanpostuak betetzeko deialdietan, oposizio aldia euskaraz egitea hobetsiko da betiere. Izangaiak berariazko probak aukerako hizkuntza ofizialean egiteko duen eskubideari kalte egin gabe, zenbait kasutan, derrigorrez euskaraz egin beharreko probak sartu ahal izanen dira deialdietan, lanpostuari dagozkion funtzioengatik gomendagarria denean. Euskara teknikariaren kasuan, hizkuntza bera lanpostuaren helburu izanik, oposizio aldia euskaraz egin beharko da.

Txosten hau egiteko udalek eta mankomunitateek onartutako azken plantilla organikoetan (2012 urtekoak) agertzen diren lanpostuetan oinarritu gara. Honekin batera doan eranskinean lanpostu horiek zerrendatu ditugu, eta, bakoitzari, udalek eta mankomunitateek hala onartuz gero, legokiokeen hizkuntza eskakizuna paratu diogu.

Txosten hau egiteko NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren laguntza teknikoa izan dugu, eta Nafarroako UEMAko herrietako teknikariok irizpideak bateratu ditugu, koherentziaz aritzeko. Nolanahi ere, nahiz eta irizpideak adostu diren, bakoitzak bere errealitatera egokitu ahal izanen ditu, ñabardurak eginez.

Larraintzar, Ultzaman, 2017ko maiatzaren 11an.

  • Lanpostuak & hizkuntza eskakizunak:

LANPOSTUA

AHOZ.

IDA.

Idazkaria

C1

C1

Kontu-hartzailea

C1

C1

Administrari ofiziala

C1

C1

Administrari laguntzailea

C1

C1

Kultura dinamizatzailea

C1

C1

Berdintasunerako teknikaria

C1

C1

Kirolerako teknikaria

C1

C1

Adin txikikoen eta familia programako hezitzailea

C1

C1

Lan babestuaren programako hezitzailea

C1

C1

Euskara teknikariak

C1

C1

Gizarte langilea

C1

C1

Musika eskolako zuzendaria

C1

C1

Musika eskolako irakasleak

C1

C1

Haur eskolako zuzendaria

C1

C1

Haurtzaindegiko irakaslea/haurtzaina

C1

C1

Kultur etxeko langilea

C1

C1

Ikastetxeko begiralea

C1

B2

Aisialdiko begiralea

C1

B2

Ikastetxeko atezaina

C1

B1

Familia langileak

C1

B1

Zerbitzu anitzetako langilea

C1

B1

Garbitzailea

B2

A2

Ikastetxeko sukaldaria

B2

A2

Peoia

B2

A2

Iragarkiaren kodea: L1901418