2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko udaleko 2018ko plantilla organiko luzatuaren aldaketak. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri dira, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1. solairua), 2018. urteko Plantilla Organiko luzatuaren aldaketak, Iruñeko Udalak 2019ko otsailaren 7an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsiak. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko otsailaren 7an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1902026