32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Birzatitzeko proiektua Otsakainen.
Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2018ko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea birzatitzeko proiektua, Otsakaingo OSK-2 unitatean (5. poligonoko 80. lurzatia), Iker Iriarte Oyarzunek sustatua.

Udaleko aholkulari teknikoak 2018ko abenduaren 10ean emandako txostena ikusirik, aditzera ematen da ezen, behin betiko onespena jaso aurretik, aprobetxamendua lagatzeko balorazioaren %10 ordaindu beharko dela.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2019ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1901057