2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Urbanizazio-proiektua Otsakainen.
Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2018ko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea urbanizazio-proiektua Otsakaingo OSK-2 unitatean (5. poligonoko 80. lurzatia), Iker Iriarte Oyarzunek sustatua.
Udaleko aholkulari teknikoak 2018ko azaroaren 7an emandako txostenaren edukia ikusirik, aditzera ematen da txostenak eskatu beharko zaizkiela honako hornidura hauen operadoreei: argindarra, telefonia, ura (hornidura eta saneamendu sarea) eta argiteria publikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.
Olaibarren, 2019ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L1901056