32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Eskumenak beste baten esku uztea

Larraungo Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ilbeltzaren 24an, 2/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia: Idoia Olaskoaga Etxarri andrearen katastroa aldatzeko eskaera, Etxarriko 16. poligonoko 81. lursailari dagokiona.

Ikusirik Idoia Olaskoaga Etxarri andrearen katastroa aldatzeko eskaera, Etxarriko 16. poligonoko 81. lursailari dagokiona.

Ikusirik kasu hauetan legeak ez duela zehazten zein udal organo zehatzi dagokion eskumena, eta, ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluaren arabera, eskumena alkatearena izanen dela.

Ikusirik Larraungo alkateak zuzeneko ahaidetasun harremana duela eskatzailearekin, lehengusu propioak dira, eta, beraz, kasu honetan Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak abstenitzera behartzen duela (besteak beste, odoleko ahaidetasuna 4. gradurainokoa barne).

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena, eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

ERABAKI DUT:

Lehenbizikoa.–Aipatu katastroa aldatzeko eskaeraren espedientean esku ez hartzea eta espediente horri dagokion eskumena Larraungo Udaleko lehen alkateorde Pedro Manuel Barbería Etxarri jaunaren esku uztea.

Bigarrena.–Larraungo Udaleko lehen alkateorde Pedro Manuel Barbería Etxarri jaunari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Larraungo Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Mugiron (Larraunen), 2019ko ilbeltzaren 30ean.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1901545