1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
154/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 632E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.
Ekainaren 6ko 1142E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.
Abuztuaren 10eko 1486E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (12 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondorengo hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzea, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko: María Inchusta González andrea, Ainhoa Cabello González andrea, Aitziber Nazabal Quintana andrea, María Yolanda Calvo Calvo andrea, Patricia Bujanda Eraso andrea, Ane Garaikoetxea Aizarna andrea, Teresa Berástegui Ganuza andrea, Laura Boneta Goñi andrea, Laila Zabaleta Osambela andrea, Marta Ezquerro Pérez andrea, Patricia Gómez Girón andrea eta Diego Calavia Sarnago jauna, txanda librekoak.
2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:
María Inchusta González andreari, plantilla organikoan 68673 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Ainhoa Cabello González andreari plantilla organikoan 70962 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Aitziber Nazabal Quintana andreari plantilla organikoan 63614 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.
Yolanda Calvo Calvo andreari, plantilla organikoan 70769 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.
Patricia Bujanda Eraso andreari plantilla organikoan 63547 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.
Ane Garaikoetxea Aizarna andreari, plantilla organikoan 64431 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Teresa Berástegui Ganuza andreari plantilla organikoan 69608 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Laura Boneta Goñi andreari plantilla organikoan 64449 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Laila Zabaleta Osambela andreari plantilla organikoan 69606 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Marta Ezquerro Pérez andreari plantilla organikoan 69865 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.
Patricia Gómez Girón andreari, plantilla organikoan 68293 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.
Diego Calavia Sarnago jaunari, plantilla organikoan 70770 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F1901024