2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Alkatearen eginkizunak alkateordeari eskuordetzea
Joseba Imaz Berastegui, Ergoienako alkateak, 2019ko urtarrilaren 29an, 6/2019 Ebazpena eman zuen:
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuko 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean.
Laneko baja dela bide, udalerritik kanpo ibiliko naizenez 2019ko urtarrilaren 30etik 2019ko otsailaren 1a arte.
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Alkatearen eginkizunak Irantzu Mozo Berastegui alkateorde bakarraren esku uztea, 2019ko urtarrilaren 30etik otsailaren 1a arte, egun horietan Ergoienatik kanpo egonen naizelako, laneko bajan.
Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Irantzu Mozo Berastegui, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ergoienan, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1901442