2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Kale Nagusiko zeharkaleko 2.ean arkitektura oztopoak kentzeko. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Kale Nagusiko zeharkaleko 2.ean arkitektura oztopoak kentzeko. Plana Kale Nagusiko zeharkaleko 2. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatu du.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Donezteben, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1901814