32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 38. lurzatian, Iñigo Munarriz Bañaresek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1901586