32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

153/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, osasun mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 1047E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.

Ekainaren 2ko 1117E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.

Abuztuaren 10eko 1483E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24koan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko: Sergio Ladrón Arana jauna, María Jesús Zurbano Sáez andrea eta Cristina Gárriz Murillo andrea, sustapen txandakoak, eta Jorge Edeso Hedo jauna, María Isabel Blasco Tomás andrea eta Javier Laparra Garrido jauna, txanda librekoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Sergio Ladrón Arana jaunari, plantilla organikoan 70859 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

María Jesús Zurbano Sáez andreari, plantilla organikoan 70860 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

Cristina Gárriz Murillo andreari, plantilla organikoan 70861 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

Jorge Edeso Hedo jaunari, plantilla organikoan 70862 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

María Isabel Blasco Tomás andreari, plantilla organikoan 70863 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

Javier Laparra Garrido jaunari, plantilla organikoan 70864 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1901027