32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-4 exekuzio unitatean
eta 722. lurzatian, Artatzan. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udaleko alkate udalburuak, 2019ko urtarrilaren 22an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluko 1.a) puntuan xedatuari jarraikiz:

1.–Hasiera batez onestea “Hiri-jarduketarako plan berezia UE-4 unitatean eta 722. lurzatian, Artatzan (Ameskoabarrena)” Jesús Alen Andueza arkitektoak prestatua eta Enrique Azpilicueta Redondok, Basilio Echávarri Azpilicuetak eta beste batzuek sustatua. Xedea da Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuak garatzea, egungo UE-4 exekuzio unitatea berriz mugatzeko: UE-4 txikiago bat proposatu da eta zuzeneko jarduketako lau eremu sortzea, bi egungo eraikinei dagozkienak (AD-18 eta AD-19) eta beste bi, 47. eta 43. lurzatietakin muga egiten dutenak (AD-20 eta AD-21).

2.–Hiri-jarduketarako plan berezi horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki-taulan argitaratuta, edozein entitate edo pertsona interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Ameskoabarrenean, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1901139