32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 89E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Adiosko Udal Plan Orokorra.

Hirigintzako araudia eta ordenantzak ematen dira argitara, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Adiosen, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901202