1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
332/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, deialdiaren 5.1 oinarria aldatzen da, eta, azkenik, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezartzen dira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1265/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1753/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23koan.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaiaren osaketa aldatzea proposatu du, Langileen Batzordea ordezkatuz kide titular gisa aritzeko izendatutakoa ordezteko. Hortaz, ebazpen honen bidez izendapena egiten da.
Azkenik, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezartzen dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean dago zerrenda hori.
2. Deialdiaren 5.1 oinarria aldatzea, María Teresa Mangado Fernández andrea Langileen Batzordea ordezkatuko duen epaimahaikide titular izendatzeko, Laura Jiménez Díaz andrearen ordez.
3. Adieraztea oposizioko lehenengo proba 2019ko martxoaren 16an eginen dela, larunbatarekin, 08:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian (Arrosadiko campusa, z.g., Iruña).
Lehenengo probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute aldean.
Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2019ko otsailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA
EUSKARA ITZULTZAILE-INTERPRETEA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
AGOTE LOS SANTOS, GONZALO
AIZPURUA URTEAGA, ENEKO
ALCAIZA GUALLAR, SAIOA
ALONSO ABAJO, JON
ANDONEGI ALDATZ, MARIA MARTINA
ARANA IBABE, OSKAR
ARANBARRI ARIZTONDO, GARBIÑE
ARREGI LONBIDE, AINARA
ARRUEBARRENA AIZPURUA, MIRIAM
ARZUBIALDE ELICEGUI, TOMAS
ASIAIN TORRES, MIKEL
BALLESTEROS GARCIA DE JALON, AINHOA
BLANCO LEOZ, AITOR
ELIZALDE GASTEARENA, JUNCAL
GANCHEGUI SORABILLA, ANDREA
GOÑI BERIAIN, MIKEL
HUALDE CABALLERO, AINHOA
IBERO EGAÑA, NAIARA
INDA AIZPUN, MAITE
IRIARTE GOÑI, IBAI
IRIARTE OYAGA, MIREN
LOITEGUI BIURRUN, ELENA
MARAÑON QUINTANA, IRATI
MARTINEZ DE LA CUADRA GARCIA, ALBERTO
MAYA URROZ, AINARA
MIRANDA ERRO, JUAN CARLOS
MOLINA ALDAREGUIA, SUSANA
MUNARRIZ IBARROLA, MIREN
OTEIZA UNANUA, IMANOL
PLA AZANZA, OIHAN
PLAZAOLA PLAZAOLA, MARIO
REDIN RODRIGUEZ, JOSE
RUIZ DE AZUA DE PAZ, KOLDOBIKA MIREN
SALAS SIERRA, KRISTINA
SAN JOSE COSME, SERGIO
SAN PEDRO BILBAO, LAURA
SARASA GERMAIN, HUGO
URKIOLA GAMARRA, GARAZI
ZABALETA SAROBE, ALAITZ
Baztertuak:
Inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan eskaintzari ez diola uko egin adierazten duen egiaztagiria ez aurkezteagatik, eta ez frogatzeagatik deialdia argitaratu zenean enplegu eskatzaile gisa hilabete bat zeramala:
VILLAR ONDARRA, ABARNE
Iragarkiaren kodea: F1902166