30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aramendiko Kontzejuak, 2018ko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2018. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aramendian, 2019ko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, Jesús María Aramendia Barbarin.

Iragarkiaren kodea: L1900879