30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLOBARREN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollobarrengo Kontzejuak, 2019ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Ollobarrenen, 2019ko urtarrilaren 11n.–Kontzejuko burua, Julián Chávarri Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1900873