30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTEAGA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arteagako Kontzejuak, 2019ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Arteagan, 2019ko urtarrilaren 4an.–Kontzejuko burua, Martín Ezcurra Villar.

Iragarkiaren kodea: L1900872