30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

261/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egiten duena.

Ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle lanpostuak betetzeko.

Foru dekretu horretan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko 22 lanpostu huts aurreikusi ziren, besteak beste. Foru dekretua 2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7koan.

Kontuan harturik Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan xedatutakoa –azken horren bidez onesten da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da–, bai, orobat, Estatuko 2017rako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean xedatutakoa, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egitea.

Adierazitako guztiagatik, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egitea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko Zuzendaritzara eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 22an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Arau orokorrak.

1.1. Honen bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egiten da.

Lanpostu hauek sartzen dira deialdian:

ESPEZIALITATEA

LANPOSTUAK

HIZKUNTZA

KLARINETEA

1

Gaztelaniaz

KONPOSIZIOA

3

Gaztelaniaz

ETNOMUSIKOLOGIA

1

Gaztelaniaz

GITARRA

1

Gaztelaniaz

INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA

2

Gaztelaniaz

GANBERA MUSIKA

1

Gaztelaniaz

MUSIKOLOGIA

2

Gaztelaniaz

OBOEA

1

Gaztelaniaz

ORGANOA

1

Gaztelaniaz

PEDAGOGIA

1

Gaztelaniaz

PERKUSIOA

1

Gaztelaniaz

PIANOA

1

Gaztelaniaz

SAXOFOIA

1

Gaztelaniaz

TRONBOIA

1

Gaztelaniaz

TUBA

1

Gaztelaniaz

TXISTUA

1

Gaztelaniaz

BIOLA

1

Gaztelaniaz

BIOLINA

1

Gaztelaniaz

GUZTIRA

22

1.2. Hautapen prozeduraren barruan, oposizioaldi bat, lehiaketaldi bat eta praktikaldi bat izanen dira, izangaiek irakaslanerako duten egokitasuna ebaluatzearren, deialdi honetan eta aplikatzekoak diren arauetan xedatutakoarekin bat. Hala, kasuan-kasuan aukeratu nahi den irakas-espezialitatearen ezaupide espezifiko, zientifiko eta teknikoez gainera, gaitasun pedagogikoa eta irakaslanerako behar diren tekniken ezagutza ere baloratuko dira.

Izangaiek, gainera, arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza akreditatu beharko dute.

1.3. Honako arau hauek gobernatuko dute deialdia: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua (horren bidez onesten da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautzen da lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra); abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legea, irakaskuntzako funtzio publikorako sartzeko modua arautzen duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honetako oinarriak.

2. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Baldintza orokorrak:

Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

Horien guztien ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, edozein dela ere daukaten nazionalitatea, hots: espainiarren ezkontideek, Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontideek eta, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen bateko herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude. Halaber, baldintza beretan, haien ondorengoek ere parte hartzen ahalko dute, 21 urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente baten bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

e) Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

f) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo kidego bereko karrerako funtzionario izendatzeko esperoan ez egotea.

g) Behar den tasa ordaintzea, deialdi honen 3.4 oinarrian ezartzen den prozedurari jarraikiz.

2.2. Berariazko baldintzak:

Aurreko atalean ezarritako baldintza orokorrez gainera, izangaiek doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua eduki beharko dute, edo horien baliokide den gradudun titulua, edo, bestela, irakaskuntzaren ondorioetarako haien baliokidea den beste titulu bat.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo titulazioaren aitorpen profesionalaren egiaztagiria, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, horren bidez txertatu baitziren Espainiako antolamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko irailaren 7ko 2005/36/EE Zuzentaraua eta Kontseiluaren 2006ko azaroaren 20ko 2006/100/EE Zuzentaraua.

2.3. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonentzako berariazko baldintzak:

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Beren estatuko funtzio publikoan sartzea debekatzen dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela egiaztatzea.

b) Gaztelaniaz behar bezala moldatzen direla egiaztatzea, bide hauetako bat erabiliz:

–Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma izatea, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo, bestela, Gaztelaniaren C1 mailako diploma, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun edo gradudun titulua.

–Gaztelaniaz badakitela frogatzeko proba bat gainditzea. Proba horretan idazlan bat egin beharko da gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa, eta elkarrizketa bat epaimahaikoekin. Proba horretan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen da. “Ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiak eta proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

2.4. Aurreko ataletan aipatutako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu bitarte mantendu.

2.5. Baldintza guztiak hautapen prozeduran izena emateko unean egiaztatu beharko dira, parte hartzeko eskabidearekin batera deialdi honen 3.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.

3. Parte hartzeko eskabidea eta azterketa eskubideak:

3.1. Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek eskabidean adierazi beharko dute, zein espezialitatetara lehiatzen den adierazita.

Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Atzerrian sinatutako eskabideak Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bitartez aurkezten ahalko dira. Interesdunak, eskabidearekin batera, azterketa eskubideak ordaindu izanaren banku frogagiria aurkeztuko du.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.3. Dokumentazioa:

Eskabidearekin batera, deialdi honen 2. oinarrian aipatzen diren baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da, baita izangaiek prozedura honetako lehiaketaldian baloratzeko alegatzen dituzten merezimenduen egiaztagiriak ere.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia sinpleak aurkeztea, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Departamentuak noiznahi eskatu ahal izatea edozein izangairi jatorrizko dokumentazioa edo kopia konpultsatuak.

Zehazki, Espainiako nazionalitatea duten izangaiek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote prozeduran parte hartzeko eskabideari:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, DIN A-4 formatuan.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua ez dagoela adierazten duena. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

c) Parte hartzen duen espezialitate bakoitzeko ordainketa-gutun bat, deialdiaren 3.4. atalean ezarritakoaren arabera.

d) Doktore, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun tituluaren fotokopia, edo irakaskuntzarako baliokidea den beste titulu batena, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulua atzerrian eskuratu bada, haren fotokopia aurkeztuko da, eta, horrekin batera, homologatuta edo onartuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

e) Aurkezten diren merezimenduen egiaztagiriak, deialdi honen 6.2 oinarrian eta I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, berriz, honako dokumentazio hau erantsi beharko diote prozeduran parte hartzeko eskabideari:

a) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia, DIN A4 formatuan. Aurreko horien ahaideek agiri hauen fotokopia aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisatuaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ez badira, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren erantzukizunpeko adierazpen bat ere, non adieraziko duen bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, kasuaren arabera, izangaia bere kargura bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte.

Parte hartzeko eskabidean, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek “Nortasun Agiri Nazionalari” dagokion laukian adierazi beharko dute beren estatuko nortasun txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute, eta gaztelaniaz badakitela frogatzeko azterketa egin behar duten ala ez.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere Estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

c) Gaztelaniaz behar bezalako maila dutela egiaztatzeko, deialdi honen 2.3 atalaren b) letran aipatutako tituluetako baten fotokopia aurkeztu beharko dute, edo titulu hori luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

3.4. Eskabidearekin batera, azterketa eskubideengatik, aukeratu nahi den espezialitate bakoitzeko 40 euro ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da. Ordainagiria aurkeztu ezean, izangaia baztertuta geldituko da.

Azterketa eskubideak nahitaez ordainketa-gutunaren bidez ordainduko dira edozein banku entitatetan. Ordainketa-gutunaren eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean egonen da: www.educacion.navarra.es. Izangaiek Interneteko webgune horretan sartu eta ordainketa-gutuna bete beharko dute beren datuekin, eta “kontzeptuaren azalpen” gisa parte hartu nahi duten espezialitatea jarriko dute. Gero, ordainketa-gutuna inprimatu, eta ordainketa eginen dute edozein banketxetan. Telematika bidez ere egin daiteke ordainketa, ordainagiria inprimatuta. Bi kasuetan, hautapen prozeduran onartua izan ahal izateko, izangaiak azterketa eskubideen ordainagiriak erantsi beharko dizkio parte hartzeko eskabideari, ordainagiri bat espezialitate bakoitzeko.

Izangaia identifikatzeko beharrezkoa den daturen bat jartzen ez bada, prozeduratik baztertua geldituko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 31. artikuluaren arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak. Tasen ordainketatik salbuetsi ahal izateko, beharrezkoa izanen da desgaitasun gradua egiaztatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztea.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuetsiak izateko baldintza izanen da epe horretan eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide igoera, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

4. Prozeduran onartutako pertsonak:

4.1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bat emanen du honako zerrenda hauek onesteko:

–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitateen arabera. Zerrenda horietan izangaien izen-abizenak azalduko dira, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia.

–Gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda, bidezkoa denean.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta baztertzea ekarri duen akatsa zuzentzeko. Datu pertsonalak ematean akatsen bat egin dutela ohartu direnek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta hirugarren oinarrian aurreikusitako edozein tokitan aurkeztuko dira.

4.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen du:

–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, espezialitateen arabera.

–Gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda, hura egiteko eguna eta tokia zehaztuta.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, bere jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eta lituzkeen eskubide guztiak galduko ditu, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta eskatzen ahal zaion erantzunbeharra.

5. Epaimahaiak:

5.1. Prozedura honetan parte hartzen duten pertsonak hautatzea berariaz izendatuko diren epaimahaiei dagokie.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, epaimahai bat izendatuko da espezialitate bakoitzeko. Epaimahai bakoitzean mahaiburu bat eta lau mahaikide izanen dira.

5.2. Epaimahaien osaerari eta epaimahaikideak izendatzeari dagokienez, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Deialdi honetan ezarria ez dagoen guztian, epaimahaien eraketari, jarduketari eta funtzionamenduari dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean kide anitzeko organoei buruz jasotako araudiari jarraikiko zaio.

5.3. Epaimahaiek aholkulari espezialistak eta laguntzaileak proposatzen ahal dituzte, egin beharreko lanetan lagun diezaieten. Aholkulari espezialistek beren espezialitateko ezaupideak eta merezimenduak ebaluatzen lagunduko dute. Laguntzaileek, berriz, zeregin teknikoetan lagunduko dute, epaimahaiek esleitzen dizkieten lanak eginez. Batzuk zein besteak dagozkien eginkizunetara mugatuko dira.

Aholkulari eta laguntzaile guztiek eskatzen zaizkien eginkizunetarako behar den lanbide gaitasuna izan beharko dute.

5.4. Epaimahaiak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasuna zaintzeaz arduratuko dira eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Behin eratu ondoren, epaimahaiek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Oposizioaldiko probak kalifikatzea.

b) Lehiaketaldiko merezimenduak baloratzea.

c) Hautapen prozedura deialdi honetan xedatzen denari jarraikiz egiten dela begiratzea.

d) Oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa egitea, izangaiak ordenatzea, bi faseak gainditzen dituzten izangaien zerrendak prestatzea, lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditzen dituzten izangaiak adieraztea, zerrendak argitaratzea eta Giza Baliabideen Zerbitzuari igortzea.

5.5. Epaimahaietako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen aritu badira modu sistematikoan. Horrelako kasuetan, Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinarazi beharko diote. Aipatutako egoeraren batean egonez gero, egiaztatu beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Aurreko paragrafoan adierazitako egoeraren bat gertatuz gero, izangaiek epaimahaikideak errekusatzen ahalko dituzte.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari dagokio abstenitzeko, errekusatzeko edo salbuesteko alegatzen diren arrazoiak baloratzea, eta interesdunei jakinaraziko die beren eskaera baietsi ala ezetsi den. Erabaki horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

5.6. Aurreko paragrafoan xedatutakoa galarazi gabe, eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, epaimahaietan parte hartzea derrigorrezkoa da. Epaimahaikideek maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan adierazitako konpentsazioak jasoko dituzte.

6. Hautapen prozeduraren nondik norakoak:

6.1. Oposizioaldia:

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, oposizioaldiaren helburua da baloratzea, batetik, izangaiak ea badituen kasuan kasuko irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezaupideak eta horretarako gaitasun pedagogikoa, eta, bestetik, irakaslanerako behar diren teknikak menperatzen dituenetz.

Era berean, aipatutako otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 17. artikuluarekin bat, bakar-bakarrik goi mailako arte irakaskuntzetakoak diren kidego eta espezialitateetan sartzeko hautapen prozeduretan, akreditatu beharko da, orobat, arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza.

Oposizioaldiko proba guztiak baztertzaileak dira.

Oposizioaldiko probak 2019ko ekainaren 13an hasiko dira, ostegunarekin. Probak egiteko lekua eta ordua probak egin baino zazpi egun natural lehenago jakinaraziko dira, gutxienez.

Hortik aurrera, hurrengo probetarako deiak epaimahaiek eginen dituzte, kasuan kasuko proba hasi baino 48 ordu natural lehenago gutxienez, Hezkuntza Departamentuaren webgunean eta probak egin behar diren tokiko iragarki-taulan argitaratuz.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu; honako hauek, alegia:

a) Lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezaupideak erakustea helburu duen proba bat. Bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak:

A zatia.–Proba praktiko bat, egiaztatzeko izangaiek lortu nahi duten espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa badaukaten eta abilezia teknikoak menperatzen dituzten, bai eta arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza ere.

Proba praktiko hori, espezialitatea zein den, deialdi honen II. eranskinean xedatutakoari jarraikiz eginen da.

Proba praktikoaren hasieran, izangaiek epaimahaiari entregatu beharko diote arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza badaukatela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, bide hauek onartuko dira:

–Doktore titulua izatea.

–Ikerketarako nahikotasuna onartua izatea, edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma izatea.

–Unibertsitateko master titulu ofiziala izatea, edo Arte Irakaskuntzetako master titulua, betiere, horien barruan, arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasunarekin eta prestakuntzarekin lotutako moduluak eta irakasgaiak landu badira. Horretarako, tituluarekin batera ikasketa-agiri pertsonala aurkeztu beharko da, masterrean gainditutako moduluak edo irakasgaiak azaltzen dituena. Irakasleen kidegoetan sartzeko eskatzen den masterra ez da inola ere aintzat hartuko.

Arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza badutela egiaztatzen ez dutenak ez dira kalifikatuko, eta ezin izanen dute hautapen prozeduran segitu. Gainera, prozedurari lotutako eskubide guztiak galduko dituzte.

B zatia.–Izangai bakoitzak aukeratuko duen gai bat idatziz garatzea. Gai hori epaimahaiak aurkeztuko duen gai sorta batetik aukeratu beharko du; izan ere, lehenbizi, epaimahaiak gai sorta bat aukeratuko du, ausaz, espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren arabera, irizpide hauei jarraikiz:

–25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gai jarriko dira izangaiak aukeratzeko.

–50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gai jarriko dira izangaiak aukeratzeko.

Lehen probako B zatia egiteko bi ordu emanen dira, gehienez.

Proba honetan, abuztuaren 25eko ECD/1752/2015 Aginduan ezarritako gai zerrendak erabiliko dira, izan ere, horren bidez onetsi ziren Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak hartzeko prozeduretan erabili beharreko gai zerrendak, zehazki, musika eta dantza irakaskuntzei loturiko espezialitateetakoak.

Proba honetan, 10 puntu lortzen ahal dira gehienez, honela banatuak: A zatian 7 puntu lortzen ahal dira gehienez, eta B zatian 3 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Proba honetako B zatia plika sistemaren bidez eginen da, izangaien anonimotasuna bermatzearren.

Lehenbizi, probaren B zatia eginen da (gai bat idatziz garatzea), eta, bigarrenik, probaren A zatia (proba praktikoa).

Proba gainditzeko, 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira, A eta B zatietako puntuazioak batuta. Zati bakoitzean, kasuan-kasuan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren %25 edo gehiago lortu behar da.

b) Beste proba bat, alde batetik, izangaiaren gaitasun pedagogikoa egiaztatzeko, eta bestetik, irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen baloratzeko. Horretarako, izangaiak programazio didaktiko bat aurkeztu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu:

b.1) Programazio didaktiko bat aurkeztea. Programazio didaktikoa, zein espezialitatetan parte hartzen den, harekin zerikusia duen arlo, irakasgai edo modulu baten curriculumarekin lotua izanen da, eta bertan helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta metodologia zehaztu beharko dira.

Programazio didaktikoak 25 orri izanen ditu gehienez, DIN A4 formatuan, alde bakar batetik inprimatuak, eta Arial letra mota erabiliz, 12 neurrikoa.

b.2) Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea. Unitate hori aurkezten den programazio didaktikoarekin lotuta egon daiteke, edo espezialitatearen gai zerrenda ofizialetik abiatuta. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz, eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du. Prestatu beharreko unitate didaktiko horretan, alderdi hauek zehaztuko dira: lortu nahi diren ikaskuntza helburuak, edukiak, ikasgelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak eta, azkenik, ebaluazio prozedurak.

Unitate didaktikoa prestatu eta azaltzeko proba honetan, izangaiek nahi duten laguntza-materiala erabiltzen ahalko dute, norberak ekarria, eta gidoi moduko bat, azalpena bukatutakoan epaimahaiari entregatu beharko diotena.

Proba hau zerotik hamar puntu bitarte baloratuko da. Gainditzeko, izangaiak bost puntu edo hortik gorako puntuazioa lortu beharko du.

Bigarren proba honetako programazio didaktikoa Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., Iruña) aurkeztu beharko dute izangaiek, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Edonola ere, programazioak Giza Baliabideen Zerbitzura zuzenduko dira (San Domingo kalea zk.g., Iruña), eta 2019ko maiatzaren 20tik 31ra (biak barne) bitarte aurkeztu beharko dira.

Programazio didaktikoa epe horren barruan aurkezten ez dutenak prozeduratik kanpo geldituko dira.

6.2. Lehiaketaldia:

Lehiaketaldian, epaimahaiek deialdi honen I. eranskinean agertzen diren merezimenduak baloratuko dituzte, betiere izangaiek egiaztatu baldin badituzte deialdi honen hirugarren oinarrian eskabideak aurkezteko epea ezarritako epearen barruan.

Horren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan emandako zerbitzuen gaineko merezimenduen egiaztagiriak Administrazioak berak aurkeztuko ditu ofizioz, izangaiaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioaren arabera; hortaz, izangaiek ez dute merezimendu horiek egiaztatu beharrik izanen. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio edo zentro batzuetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

7. Prozeduraren ebazpena.

7.1. Epaimahaiek oposizioaldian eta lehiaketaldian emandako puntuazioen batuketa eginen dute, eta izangaiak ordenatuko dituzte irizpide hauei jarraikiz:

a) Oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa eginen da, honela: %60 oposizioaldirako, eta %40 lehiaketaldirako.

b) Lortutako puntuazioen batuketa ponderazio horren arabera egin ondoren, izangaiak lortutako guztirako puntuazioaren arabera ordenatuak geldituko dira.

c) Puntu berdinketak hausteko, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

–Oposizioaldian puntuaziorik handiena ateratzea.

–Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

–Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik handiena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

–Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik handiena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiek bosgarren irizpide bat aplikatuko dute; hots, zozketa egitea puntuazio berbera duten izangaien artean.

7.2. Inola ere ezin izanen da aldarrikatu espezialitate bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela hautapen prozedura.

7.3. Hautapen prozesua gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaien zerrendak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, eta jendaurrean jarriko dira Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Nolanahi ere, eta betiere deialdian iragarritako lanpostuak adina izangai sartu badira epaimahaien izendapen proposamenean, lanpostu horiek beteko direla bermatzearren, izangairen batek lanpostuari uko eginez gero praktiketako funtzionario gisa izendatzearen ondorioak hasten diren eguna bitarte, zilegi izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez zerrenda osagarriak onestea, hain zuzen, hautapen prozesua gainditu eta, lortutako guztirako puntuazioaren arabera, lanpostua lortzen duten beste izangai batzuk izendatzeko.

7.4. Hezkuntza administrazio bateko baino gehiagoko deialdietan parte hartu, eta kidego bereko oposizioaldi eta lehiaketaldi bat baino gehiago gainditzen duten izangaiek, probak bukatzen direnean, bat bakarra aukeratu beharko dute, eta gainerako prozesuetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiei uko egin beharko diete. Uko egin eta bat bakarra aukeratu ezean, praktiketako funtzionario izateko lehenengo izendapena onartzeak berekin ekarriko du gainerako izendapenei isilbidez uko egitea.

8. Praktikaldia.

Hautapen prozedura gainditzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta, horrekin batera, destinoa esleituko zaie.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, orobat, praktikaldia arautuko da, non baloratuko baita hautatuek irakas lanerako duten gaitasuna. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek zuzeneko irakaskuntzako aldi bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.

Praktikaldia arautzeko ebazpenean, besteak beste, honako hauek jasoko dira:

a) Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

b) Praktikaldia tutore baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du, “gai” edo “ez gai” adierazita.

c) Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun bajan gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, erabaki dezake izangaiak praktiketan benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela.

Praktikaldian “Ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen arrazoituaren bidez.

Praktikaldia bitartean praktiketako funtzionarioei azterketa mediko bat eginen zaie irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa badutela egiaztatzeko. Azterketa mediko hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen arrazoitu baten bidez.

9. Karrerako funtzionarioak.

Praktikaldia bukatutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Probak gainditzen dituzten izangaien zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.

Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Hautapen prozesua gainditzen duten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu.

10. Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Baremoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen
kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldian merezimenduak baloratzeko

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.

1. Aurretik esperientzia izatea (7 puntu gehienez).

1.1. Izangaiak lortu nahi duen kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,700 puntu.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0583 puntu.

1.2. Izangaiak lortu nahi duen kidegokoak ez diren espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,350 puntu.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0292 puntu.

1.1 eta 1.2 azpiataletarako aurkeztu beharreko dokumentazioa: emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazioek luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak eman direla publikoak ez diren ikastetxeetan, zerbitzu horiek bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiataletan ezarritakoaren arabera.

Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Beste hezkuntza administrazio batean emandako zerbitzuak, ordea, beti egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasun gisa aitortu baditu ere.

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako 1990eko urriaren 1a baino lehen emandako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

1.3. Izangaiak lortu nahi duen kidegoak ematen duen hezkuntza maila bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,150 puntu.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.

1.4. Izangaiak lortu nahi duen kidegoak ematen duen hezkuntza maila berekoak ez diren espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,100 puntu.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.

1.3 eta 1.4 azpiataletarako aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lan bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela eskatuko die interesdunei.

Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, zentroaren ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa eman dituela.

1. atala osatzen duten xedapenak:

1. Atal honen ondorioetarako, gehienez hamar urte hartuko dira kontuan, eta urte bakoitza azpiatal bakar batean baloratuko da.

2. Hona hemen definizio batzuk:

–Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiatalak, kasuan-kasuan): hezkuntza administrazioek sortu eta finantzatutako sare publikoan sartutako ikastetxeak, alegia, Estatuko eta autonomia erkidegoetako Administrazioan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak, bai eta Espainiako Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak ere.

–Bestelako ikastetxeak (1.3 edo 1.4 azpiatalak, kasuan-kasuan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioenak (toki administrazioarenak, esate baterako) eta unibertsitate publikoak eta pribatuak.

3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen fotokopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

4. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.

6. Atzerrian emandako zerbitzuak kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza maila eta irakasgaia, emandako zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak. Hezkuntza maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko espezialitateetako batekin bat ez badator, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek.

7. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

2. Prestakuntza akademikoa (5 puntu gehienez).

2.1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Azpiatal honetan, bakar-bakarrik baloratuko da lortu nahi den kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den titulazio mailaren arabera izangaiak alegatzen duen tituluaren espediente akademikoaren batez besteko nota, honela kalkulatua:

0TIK 10ERA BITARTEKO ESKALA

0TIK 4RA BITARTEKO ESKALA

6-6,99

1,5-1,99

1,000 puntu

7-8,49

2-2,74

1,250 puntu

8,5-10

2,75-4

1,500 puntu

Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

–Nahiko: 5,5 puntu.

–Ongi: 6,5 puntu.

–Oso ongi: 7,5 puntu.

–Bikain: 9 puntu.

–Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Espediente akademikoan ez bada berariaz agertzen batez beteko nota edo ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren fotokopia aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela.

Aurkeztu beharreko agiriak: ziurtagiri akademiko pertsonala, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den. Nolanahi ere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan.

2.2. Graduondoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, betiere titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: 1,000 puntu.

2.2.2. Doktore titulua izateagatik: 1,000 puntu.

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik: 0,500 puntu.

Aurkeztu beharreko agiriak: tituluaren fotokopia, edo, hala badagokio, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez: ikertzeko nahikotasuna aitortzen duen unibertsitatearen ziurtagiria, urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren bidez lortu bada; Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, ikasketak apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera egin badira.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez apartekoak, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1,000 puntu.

Atal honetan ez da inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenbiziko lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua, ez eta hura lortzeko gainditu behar diren ikasketak edo tituluak ere.

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: 1,000 puntu.

Atal honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenbiziko lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak).

Bigarren ziklokoak bakarrik diren titulazioak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

Aurkeztu beharreko agiriak: kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ikasketa-ziurtagiri pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ikasketen ziurtagiria eransten bada 2.3.1 azpiatalaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren fotokopia aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradudun titulu ofiziala lortzeko kreditu guztiak egin eta gainditu dituela egiaztatzen duena; kasu horretan, 2.3.1 azpiatalari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa-arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diplomatura edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitate desberdinak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a) Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,500 puntu.

b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko: 0,500 puntu.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

Aurkeztu beharreko agiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopiak ere.

2. atala osatzen duten xedapenak: Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera. Titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3. Beste merezimendu batzuk (2 puntu gehienez).

3.1. Argitalpenak (0,5 puntu gehienez):

3.1.1. Lortu nahi den espezialitatearen diziplinei buruzko argitalpen didaktiko edo zientifikoak, edo honako gai hauekin lotuak daudenak: eskola-antolamendua, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak, didaktika, hezkuntzaren psikologia eta soziologia, zeharkako gaiak, laneko osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa: 0,4 puntu gehienez.

3.1.2. Espezialitatearekin lotuta ez dauden beste argitalpen batzuk: 0,1 puntu gehienez.

Aurkeztu beharreko agiriak: argitalpenen, programen eta abarren jatorrizko ale bat (ISBNa edo ISSNa duten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), egindako kritikak eta, hala dagokionean, sariak lortu izanaren frogagiriak. Euskarri berezietan (bideoetan, CD-ROMean, eta abarretan) argitaratutako materialei dagokienez, behar den aleaz gainera, argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak ere aurkeztu beharko dira: azalak, azalpen liburuxkak, inprimakiak eta abar. Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan egin badira, argitalpenaren kopia inprimatuaz gain, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu-base bibliografikoan jasota dagoela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egilea eta urtea adieraziko dira.

3.2. Etengabeko prestakuntza jarduerak (1 puntu gehienez):

Gainditutako eta/edo irakasle gisa aritutako etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako jarduerak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza arloko eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko: 0,020 puntu.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitiko hondarrarengatik. Besterik adierazten ez bada, prestakuntza jarduerak kreditutan azaltzen direnean, ulertuko da kreditu bakoitzak 10 orduko balioa duela.

Azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master baten edo graduatu ondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaroak bukatu eta behar diren tituluak lortu ondoren, titulu horiek dagokion azpiatalaren arabera baloratuko dira, bidezko bada. Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria eta Espezializazio Didaktikoaren titulua ez dira baloratuko.

Aurkeztu beharreko agiriak: ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da. Ordu edo kreditu kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3.3. Arte sariak eta merezimenduak (2,25 puntu gehienez):

3.3.1. Estreinatutako konposizioak, kontzertuak eta abesbatzen eta orkestren zuzendari lanak:

a) Zuzendari, bakarlari, konpositore edo protagonista gisa:

–Kontzertuak nazioarteko garrantzia badu: 0,3 puntu.

–Kontzertuak Espainia mailako garrantzia badu: 0,2 puntu.

–Kontzertuak autonomia mailako garrantzia badu: 0,1 puntu.

b) Ganbera-talde bateko edo antzeko talde bateko partaide gisa (15 kide baino gutxiagokoa) edo aktore sekundario gisa:

–Kontzertuak nazioarteko garrantzia badu: 0,2 puntu.

–Kontzertuak Espainia mailako garrantzia badu: 0,1 puntu.

–Kontzertuak autonomia mailako garrantzia badu: 0,05 puntu.

c) Orkestrako, bandako, abesbatzako (ez ganberakoa) edo aktore multzoko partaide gisa:

–Kontzertuak nazioarteko garrantzia badu: 0,1 puntu.

–Kontzertuak Espainia mailako garrantzia badu: 0,05 puntu.

–Kontzertuak autonomia mailako garrantzia badu: 0,03 puntu.

3.3.2. Espainiako edo nazioarteko jaialdi edo lehiaketetan jasotako sariak: 0,50 puntu.

Aurkeztu beharreko agiriak: programak, aleak, kritikak, argitalpenak eta, halako kasuetan, jasotako sarien ziurtagiriak, eta abar.

3.4. Kidegoan sartzeko alegatutako tituluan ohiz kanpoko saria edo ohorezko aipamena lortu izana: 0,25 puntu.

Aurkeztu beharreko agiriak: jatorrizko egiaztagiria edo haren fotokopia.

II. ERANSKINA

Oposizioaldiko lehen probaren A atalaren edukia,
deialdiko espezialitateetako bakoitzerako

Klarinetea.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Orkestraren edo bandaren errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea. Epaimahaiak aurkezten diren soloen aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk.

Konposizioa.

a) Epaimahaiak proposatutako bi obra edo pasarte analizatzea; horietako bat XX. edo XXI. mendekoa izanen da. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

b) Honako hau konposatzea:

–Fuga eskolastiko bat, tonala, epaimahaiak emandako subjektu batetik abiatuta, epaimahaiak berak zehaztuko duen ahots- edo instrumentu-talde baterako edo talde misto baterako. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora.

–Estilo libreko obra bat, epaimahaiak emandako gai bati buruzkoa, hark zehaztuko duen iraupena izanen duena. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora.

c) Epaimahaiak proposatutako obra bat orkestratzea horrek adierazten duen instrumentisten talderako. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora.

Etnomusikologia.

a) Epaimahaiak proposatutako partitura edo grabazio baten analisi etnomusikologikoa egitea idatziz eta bi orduz, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

b) Epaimahaiak proposatutako idatzizko edo ikus-entzunezko testu baten iruzkin etnomusikologikoa egitea idatziz eta bi orduz, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

c) Epaimahaiak proposatzen duen eta mendebaldeko musika landukoa ez den obra baten entzunaldi bat transkribatu eta analizatzea idatziz eta 3 orduz, gehienez.

d) Epaimahaiak proposatutako partitura edo entzunaldi batetik abiatuta, azterketa zientifikorako teknikak eta metodoak azaltzen dituen iruzkin bat egitea idatziz eta ordubetez, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

Gitarra.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Instrumenturako musika pasarte bat bat-batean jotzea, epaimahaiak proposatutakoa. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko.

Inprobisazioa eta akonpainamendua.

a) Epaimahaiak proposatutako obra edo pasarte bat pianoz bat-batean jotzea, eta obra edo pasarte horren transposizioa egitea epaimahaiak aukeratzen duen tonalitatera.

b) Epaimahaiak proposatutako bi baxu zifratu (bata barrokoa izanen da, eta bestea, berriz, harmoniko funtzionala) egitea pianoz.

c) Epaimahaiak proposatzen dituen eta garai edo estilo ezberdinetakoak diren bi orkestra partitura edo pasarte pianora mugatzea. Izangaiek 30 minutu izanen dituzte gehienez, hori prestatzeko.

d) Epaimahaiak proposatutako melodia baten akonpainamendua inprobisatzea pianoz.

e) Epaimahaiak proposatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

f) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

Ganbera Musika.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Errepertorioak gutxienez hiru motatako ganbera taldeetarako (bikoteak barne) obrak bildu beharko ditu. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak, instrumentuen bateratzea eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Epaimahaiak ganbera talde baterako proposatutako obra baten ezaugarri tekniko eta interpretatiboak ahoz azaltzea. Izangaiek gehienez ere 20 minutu izanen dituzte hori ahoz defendatzeko. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

Musikologia.

a) Epaimahaiak proposatutako partitura baten analisi musikologikoa egitea idatziz eta bi orduz, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

b) Epaimahaiak proposatutako testu baten iruzkin musikologikoa egitea idatziz eta bi orduz, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

c) Epaimahaiak proposatzen duen eta klasizismoaren aurrekoa den musika konposizio edo pasarte bat oinarri hartuta, hori notazio modernora pasatzea eta horren analisia egitea idatziz eta hiru orduz.

d) Epaimahaiak proposatutako partitura edo entzunaldi batetik abiatuta, azterketa zientifikorako teknikak eta metodoak azaltzen dituen iruzkin bat egitea idatziz eta ordubetez, gehienez. Izangaiek 15 minutu izanen dituzte hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

Oboea.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Orkestraren edo bandaren errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea. Epaimahaiak aurkezten diren soloen aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk.

Organoa.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, pedalei eragitea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Instrumenturako musika pasarte bat bat-batean jotzea, epaimahaiak proposatutakoa. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko.

Pedagogia.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 30 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 20 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Bat-bateko irakurketa, pianoarekin (zailtasun maila: ertaina).

c) Kasu praktiko bat ebaztea, indarreko legedian eta esparru teorikoan oinarritutako esku-hartze bat proposatuz eta didaktikarako edo antolaketarako proposamen bat eginez. Izangaiek 90 minutu izanen dituzte kasu praktikoa ebazteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, hori ahoz azaltzeko. Jarraian, epaimahaiak 30 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko.

d) Epaimahaiak proposatutako partitura edo entzunaldi batetik abiatuta, azterketa zientifikorako teknikak eta metodoak azaltzen dituen iruzkin bat egitea idatziz, eta ondoren hori ahoz azaltzea. Izangaiek 45 minutu izanen dituzte idatzizko iruzkina egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, hori ahoz azaltzeko.

Perkusioa.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez jarraian zehazten diren obretako bat biltzen duena: 4 baketako xafletarako obra, orkestra kaxarako obra/estudio bat, tinbaletarako obra bat, multiperkusioko solo baterako bat eta orkestraren edo bandaren errepertorioaren solo bat. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Orkestraren edo bandaren errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea 3 instrumentu ezberdinetarako. Epaimahaiak aurkezten diren soloen aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk.

Pianoa.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, pedalei eragitea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Instrumenturako musika pasarte bat bat-batean jotzea, epaimahaiak proposatutakoa. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko.

Saxofoia.

a) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztea, 40 minutuko gutxieneko iraupena duena eta gutxienez 3 garai edo estilo ezberdinetako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obra edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Lege-gordailua duten partiturek baldintza hori betetzen dutela iritziko da, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu direnei dagokienez, argitaletxe ospetsuek argitaratutakoek. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

c) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta.

d) Orkestraren edo bandaren errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea. Epaimahaiak aurkezten diren soloen aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk.

Tronboia.

Tuba.

Txistua.

Biola.

b) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, arkuak eta fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean hori azaltzeko.

Biolina.

Iragarkiaren kodea: F1901066