29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2019rako karga-tasak

Abaigarko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

a) Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,17 izanen da.

b) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako karga-tasa %2,27 izanen da.

c) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako karga-tasa %10,80 izanen da.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean aplikatuko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteak indarrean jarriko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Abaigarren, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.

Iragarkiaren kodea: L1900673