2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Egiaztapen-kode segurua sortzea
Esako Udaleko alkateak, 2018ko abenduaren 13an, 78/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Esako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.yesa.es, honako ezaugarri hauekin:
1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.
2. Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.
3. Kode bidez kautotutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.
4. Toki entitatea identifikatutzat ulertuko da, Interneten duen webgunean edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak badira.
Bigarrena.–Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau Udaleko Osoko Bilkurari jakinaraztea”.
Esan, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1901379