2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Egoitza elektronikoa sortzea
Esako Udaleko alkateak, 2018ko abenduaren 13an, 77/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Esako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.yesa.es. Esako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Esako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
Bosgarrena.–Esako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak”.
Esan, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Lujando.
Iragarkiaren kodea: L1901378