2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Atarrabiako ordenantza berria.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Atarrabian, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1900760