29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Bigarren alkateordearen izendapena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2019ko urtarrilaren 9an. Hona haren testu osoa:

“Kontuan hartuz Eva Corcuera Pañosek zinegotzi karguari uko egin diola, orain arte bigarren alkateordea izan baita.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebatzi dut:

Lehena.–Javier Carlos Bonafau Navarro izendatzea udal honetako bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Izendapen honen berri ematea izendatuari.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Udalbatzari horren berri ematea lehen osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2019ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1900761