2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2019an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasetan. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2019an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2019an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasen aldaketa behin betiko onetsiko da, eta ondoriozko testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ollaranen, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1900660