29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, langile langabeen kontratazioa sustatzeko 2019. urteko laguntzen deialdiarena eta oinarriena

Eguesibarko Udalak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 435287, eta Udalaren webgunean.

–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, langabeen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Eguesibarren erroldaturik badaude, gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez, lan kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da diru-laguntza. Eskaera egiten ahalko da, baita deialdi honen onespen epeagatik lehen aipatu den epea betetzerik izan ez denean ere.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2019ko abenduaren 31n bukatuko da.

Sarrigurenen, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900764