29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, autoenplegua sustatzeko laguntzen 2019. urterako deialdiarena eta oinarriena

Eguesibarko Udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 435284, eta Udalaren webgunean.

–Xedea:

Oinarri hauen xedea da pizgarriak ezartzea, Eguesibarren autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.

–Laguntzen onuradunak:

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradunak izanen dira langile autonomoak, betiere dirulaguntzak beren izenean eskatzen dituztenak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira, halaber, bazkide gisa sartzen direnak lan elkartuko mikrokooperatiba batean, lan elkartuko kooperatiba batean edo lan sozietate batean, baldin eta egiaztatzen badute altan daudela dagokien sistema orokorrean; gainera, sozietate hori Eguesibarko Ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribatua egon behar da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da dirulaguntza.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900750