29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, ekintzaileek lokalak alokatu eta erosteko laguntzen deialdiarena eta oinarri arautzaileena

Eguesibarko Udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 435282, eta Udalaren webgunean.

–Xedea:

Oinarri hauen xedea da 2019. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko lokalak alokatu eta erosteko laguntza ekonomikoak arautzea.

–Laguntzen onuradunak:

Oinarri hauetako laguntzen onuradunak izan ahalko dira soilik horietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

  • Pertsona fisikoek, dagokien jarduera egin ahal izateko, legeak eskatzen dituen gaitasun baldintzak bete beharko dituzte. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatu ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta beraien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.
  • Pertsona juridikoek eratu ahalko dituzte erantzukizun mugatuko kapital sozietateak, lan elkartuko mikrokooperatibak, lan elkartuko kooperatibak, lan sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Laguntzaren eskabidea Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko da idatziz, jarduera hasi eta bi hilabeteko epean.

Deialdiaren onespen data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskabideak onartu eginen dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Horrelakoetan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900749