2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Abaigarko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Abaigarren, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.
Iragarkiaren kodea: L1900671