2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
25-30/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkura arruntean, eta erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espediente hauek: 25/2018, 26/2018, 27/2018, 28/2018, 29/2018 eta 30/2018 (lau kreditu berezi, kreditu transferentzia bat eta kreditu-gehigarri bat).
Aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat jo behar dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA (25/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.4121.6 Zenbait landabide egokitzea: 40.000 euro.
Guztira, 40.000 euro.
Espedientearen finantzaketa.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.7 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ekaitzaren kalteetarako: 29.000 euro.
0.8 Diruzaintzako gerakina baliabide atxikietarako: 11.000 euro.
Guztira, 40.000 euro.
KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA (26/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.4312.6 Merkatuaren eraikina birgaitzeko lanak: 1.800 euro.
Guztira, 1.800 euro.
Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa.
2. Gastuak beheititzea.
0.4300.6 Tafalla sustatzeko plana, II. fasea: 1.800 euro.
Guztira, 1.800 euro.
KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA (27/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.33703.6 Gazteriaren Etxerako altzariak erostea, 2.100 euro.
Guztira, 2.100 euro.
Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.7 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza Gazteriaren Etxerako altzariak erosteko: 2.000 euro.
0.8 Diruzaintzako gerakina baliabide atxikietarako: 100 euro.
Guztira, 2.100 euro.
KREDITU TRANSFERENTZIAREN ESPEDIENTEA (28/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.3350.4 Euskara ikasteko dirulaguntza: 4.500 euro.
Guztira, 4.500 euro.
Kreditu transferentziaren espedientearen finantzaketa.
2. Gastuak beheititzea.
0.0110.3 Diruzaintzako kredituaren interesak: 4.500 euro.
Guztira, 4.500 euro.
KREDITU-GEHIGARRIAREN ESPEDIENTEA (29/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.0110.9 Maileguen amortizazioa, Rural Kutxa 0751: 28.700 euro.
Guztira, 28.700 euro.
Espedientearen finantzaketa.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 28.700 euro.
Guztira, 28.700 euro.
KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA (30/2018)
1. Gastuak goititzea.
0.42200.6 La Nava industrialdean bide-seinale berriak jartzea: 47.200 euro.
Guztira, 47.200 euro.
Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.7 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza La Navako industrialdean bide-seinale berriak jartzeko: 25.000 euro.
0.8 Diruzaintzako gerakina baliabide atxikietarako: 22.200 euro.
Guztira, 47.200 euro.
Aditzera ematen dut, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Arturo Goldaracena.
Iragarkiaren kodea: L1900538