29. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Deialdia, Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko. Akats zuzenketa

2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n, Los Arcosko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Iragarki horretan akats bat dago, kalifikazio epaimahaiari buruzko 5. oinarrian. Honen bidez, akatsa zuzentzen da. Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Los Arcosko Udaleko alkatea.

–Epaimahaiburuaren ordezkoa: Los Arcosko Udaleko zinegotzia.

Lehen mahaikidea: Leticia Escarza, Los Arcosko Udalaren enplegurako teknikaria.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: Los Arcosko Udaleko langilea.

Bigarren mahaikidea: Marta Belaza, Los Arcosko Udaleko langilea eta langileen ordezkaria.

–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Los Arcosko Udaleko langilea.

Hirugarren mahaikidea: Jurramendiko Mankomunitateko teknikari bat.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Jurramendiko Mankomunitateko teknikari bat.

Mahaikide-idazkaria: Coro Gómez, Los Arcosko Udaleko idazkaria.

–Mahaikide-idazkariaren ordezkoa.

Los Arcosen, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1901716