2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Ordenantza, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena
Eulateko Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Eulaten euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza berria.
Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, espedientea Udal Idazkaritzan baitago, azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Eulaten, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1900755