27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza beste baten esku uztea

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du:

1/2019 Ebazpena, urtarrilaren 4koa, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buru Juan Manuel Tohane Contínek emana, zeinak Juan José Layana Barber buruordearen esku uzten baititu Mankomunitateko buruari dagozkion eginkizunak.

Ikusirik Mankomunitateko buru Juan Manuel Tohane Contín arrazoi pertsonalak direla-eta herritik kanpo egonen dela eta, horren ondorioz, ezin izanen dituela bete karguari dagozkion zereginak bete.

Ikusirik buruordeei dagokiela Mankomunitateko burua haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo burutza hutsik gelditzen denean, harik eta Mankomunitateko buru berria bere karguaz jabetzen den arte.

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 25. artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan José Layana Barber buruordea izendatzea Mankomunitateko buruaren ordez aritzeko, 2019ko urtarrilaren 8tik aitzina, eta buruak bere eginkizunak berriz bere gain hartu arte. Ordezkapen aldian buruari dagozkion eskumenak izanen ditu, eta karguari esleitutako eginkizun guztiak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau izendatuari igortzea, eta izendapenaren berri ematea Batzarrari, egiten duen lehen bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkarozen, 2019ko urtarrilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1900587