27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Ubaniko 2. poligonoko 15. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko. M.ª Asunción Lecumberri Armendarizek, Aquilino Murillo Zaratieguik, Libia Carmen Santesteban Juanizek eta Luis Javier Murillo Zaratieguik sustatu dute, eta Rodriguez Ezpeleta arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arraitzan, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1901191