27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Dantxarineako UE-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2018ko abenduaren 28ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Dantxarineko UE-3 unitatearen (2. poligonoko 67. lurzatia) birzatitzeko proiektuaren aldaketa, “Bostargi SL”-k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Urdazubin, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea Santiago Villares Otheguy.

GEHIGARRIA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901326