27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

2019rako zerga-tasak

Untzitiko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki du onestea 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren zerga-tasa hauek:

Hona hemen zenbait zergatarako ezarri diren karga-tasak

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

–Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro/metro karratu eraikia.

–Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 100,00 euro likidatzeko.

–Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,58: 19 urte.
  • 0,51: 18 urte.
  • 0,36: 17 urte.
  • 0,21: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,06: 4 urte.
  • 0,11: 3 urte.
  • 0,13: 2 urte.
  • 0,13: urte 1.
  • 0,06: urtebetetik behera.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

2.1. 0tik 5 urte bitarte: %15.

2.2. 5etik 10 urte bitarte: %12.

2.3. 10 urtetik 15 urtera bitarte: %10.

2.4. 15 urtetik goiti: %8.

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,19.

Untzitin, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1900633