27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, oztopo arkitektonikoak kentzeko, Txantrea plazako 5 eta 7 zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 10-ENE-19 (10/CU).

“Txantrea plazako 5 eta 7 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB, 2018-10-16) 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean. Jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, oztopo arkitektonikoak kentzeko Txantrea plazako 5 eta 7 zenbakietan, Fernando García Díezek tramitera aurkeztua, Txantrea plaza, 7ko jabekideen izenean.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900918