27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

1/2018 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria). Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Kreditu transferentzia bati dagokio.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Murietan, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1900652