27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2019ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntual xehatua Monteagudoko Hirigintzako Udal Planean, Eraikingintza-ordenantzen fitxa hauei dagokienez: Moyuela industrialdea (ORD-J), Tarazonako errepideko industrialdea (ORD-G), Foruen etorbidearen industrialdea (ORD-H), Ardogintzako kooperatibako industrialdea (ORD-I).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin bat.

Monteagudon, 2018ko otsailaren 4an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

ERANSKINA

NOR.3 planoan dauden lurzatien fitxak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901719