27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena NASUVINSArekin, S3-ekialdea sektoreko ekonomia-jardueren poligonoa handitzeko sustapen eta exekuzio lanetarako. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintzako hitzarmena sinatzea Nasuvinsarekin, S3-ekialdea sektoreko ekonomia-jardueren poligonoa handitzeko sustapen eta exekuzio lanak egiteko. Hitzarmen horren helburua da Nasuvinsari agintzea S3-ekialdea sektorea egiteko lankidetzan garatu den jarduketa sistemaren kudeaketa osoa, hirigintzari nahiz alderdi ekonomikoari dagokienez.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen Testu Bateginaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hain zuzen ere, Nasuvinsarekin sinatutako kudeaketako hirigintzako hitzarmena udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, egoki juzgatzen dituzten alegazioak eta oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurreko epea iraganik eta emandako txostenak eta alegazioak ikusirik, Udalak hitzarmena behin betiko onesteari buruzko erabakia hartuko du.

Lekunberrin, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1901320