27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Eraikingintza-ordenantza, fatxadako instalazioen gainekoa. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larragako Udaletxeko fatxadako instalazioen gaineko eraikingintza-ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Larragan, 2019ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1900436